Itxi

Yemen

'Yemen da haur batek jaiotzeko aukeratu dezakeen herrialderik txarrena'

Meritxell Relaño UNICEFek Yemenen duen arduradun nagusia eta Amaia Celorrio, Espainiako ACNUR erakundeko komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Meritxell Relaño 2015. urtetik dago Yemenen. UNICEFek herrialdean duen arduradun nagusia da eta bere lana da, besteren artean, herrialdera iristen den giza laguntza bideratzea. Saná hiriburutik egiten du lan baina, Yemen goitik behera ezagutzen du eta oso kezkatuta dago bizi duten egoerarekin. Munduko krisi humanitario larriena bizi du Yemenek, 22 milioi herritar baino gehiago oinarrizko laguntzaren beharrean daude eta desplazatutakoak 2 milioi izatera iritsi dira.

Yemenen gosetea, kolera izurritea eta gerra nahastu dira. Aurtengo martxoan 3 urte beteko baitira, Estatuko indar armatuen eta hutien gerrilaren arteko enfrentamenduak piztu zirenetik.

Egoera larri horren ondorio zuzena haurrek jasaten dute eta hilkortasun tasa oso handia da: azken datuek diote, urtean 60.000 haur hiltzen direla Yemenen eta horrez gain, "gerraren traumarekin" bizi behar dutela kontatu digu Meritxell Relañok.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)