Itxi

Egunkariaren itxiera

Iñaki Petxarroman: 'Berria Egunkariaren jarraipena da'

"Euskaldunon Egunkaria" itxi eta lau hilabetera, 2013ko ekainaren 21ean argitaratu zen "Berria" egunkaria izango zenaren lehendabiziko alea. 15 urte beranduago erredakzioak izan gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskaldunon Egunkaria itxi eta lau hilabetera sortu zen Berria, eta Egunkaria-ren itxieraren urteurrenean joan gara Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean dagoen Berria-ren erredakzio nagusira. Iñaki Petxarroman Berria-ko zuzendari ordearekin hitz egin dugu, baita bertako hainbat kazetarirekin ere.

Petxarromanek dio duela 15 urte bizitako garaiak oso intentsuak izan zirela. Berria Egunkaria-ren jarraipena dela azpimarratu du, eta orduko maila mantentzea lortu dutela, baina argi du itxieraren kolpea jaso ostean, beste heldutasun batekin abiatu zutela bidea.

Berria 15.000 etxetara iristen da paperezko bertsioan, eta hilean 200.000 irakurraldi ditu sarean. Petxarromanek adierazi digu "erronka atzean ez geratzea" dela.

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)