Maddalen Arzallus
'Errusiako presio-eltzea'
Errusiarrei buruz dugun irudia okerra dela gogorarazi digu bertsolari eta iritzi-emaileak: errusiar gehienak xumeak bezain umilak direla eta eltze horretan egostera kondenatuta dudela azpimarratu du
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Badakit eltzeak kanpokaldetik beste itxura bat duela", esan du Maddalen Arzallusek bere asteleheneroko irrati-jardunean. "Bertatik ateratzeko baimena lortzen duten aberats apurrek urre harroz egiten dute diz-diz eta tontolapiko batzuen gisan mutur joka hartzen dute parean mugitzen zaien edozen. Baina errusiar gehienak xumeak bezain umilak dira eta kanpotik gertu egonagatik, barruan egostera kondenatuta daude bizitza guztian".