Itxi

Eguneko efemeridea

Ixaka Lopez, 'Xabiertxo'ren sortzailea, hil zela 41 urte

Haurrek eskolan erabiltzeko euskaraz idatzi zen lehen liburuaren, 'Xabiertxo'ren aita dugu gogoan: Duela 41 urte hil zen Ixaka Lopez euskaltzale, politikari eta ekintzaile tolosarra.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur, efemeridearen tartean, haurrek eskolan erabiltzeko euskaraz idatzi zen lehen liburuaren aita oroituko dugu: Xabiertxo idatzi zuen Ixaka Lopez Mendizabal. Duela 41 urte hil zen euskaltzale, politikari eta ekintzaile tolosarra.

Ixaka Lopez Mendizabal 1879an jaio zen Tolosan, letrak eta zuzenbidea ikasi ostean hainbat gaiez hasi zen idazten, erlijio kutsuko gaiak tartean baina XX. mendearen hasieran euskararen sustapena hartu zuen ardatz, Euskaltzaindiaren sorreran parte hartuz, besteak beste. Haurrek euskaraz ikas eta irakur zezaten egindako lana azpimarratzekoa da, Xabier Telleriak Lopez Mendizabalen biografiaren egileak, esan digunez.

Gerra aurreko eskoletan haurrek euskaraz irakurtzeko erabili zuten testu liburu bat zen Xabiertxo, bere semearen izena baliatu zuen titulurako… Elijioa, abertzaletasuna eta  aholku praktikoak ere bazituen liburuak. Lan horretaz gain, ekintzailetzan jarraitu zuen: Erlegintzaren edo nekazaritzaren inguruan idatzi zuen, baita komiki bat argitaratu ere.

Politikan, Tolosan EAJko zinegotzi aukeratu zuten 1931an, eta Gipuzkoa Buru batzarreko goi arduradun izan zen, baita 1935ean Euskadi Buru batzarreko presidente ere bai hilabete batzuz. Baina 1936ko estatu kolpeak dena aldatu zuen. Frankoren aldeko tropek bere liburutegia erre zuten Tolosara sartzean; Frantziara alde egin zuen lehenbizi, baina Argentinan igaro zuen bere erbeste aldia. Han ere ez zen geldirik egin, Ekin argitaletxea sortu eta idazten jarraitu zuen, baita politikari gisa zuen abilezia erakusten ere.

1965ean, 86 urterekin, Tolosara itzuli eta bere seme Xabierrekin, Xabiertxo hortik jaio zen, familiko tradizioa berreskuratzeko adina kemen izan zuen inprenta bat sortuz. Gizon nekaezina nekaezinetan duela 41 urte hil zen.

Audioak (1)