Itxi

Sukaldari dema

'HiriGorri'ko Ane Mirenen 'freskera'n topatutakoarekin egin dute errezeta

"Hiri Gorrian" saioko tertuliakideak bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, eta bertan aurkitutakoarekin barazkiz osaturiko errezetak prestatu dituzte Igor Zalakainek eta Pili Manterolak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Hiri Gorrian" saioko Ane Miren, Nafarroako borda batean bizi da, bere etxeko ateak zabaldu dizkigu eta bere "freskera"n dagoenarekin egin dute gaurko "Sukaldari Dema", Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. Hauexek bi sukaldariek egindako proposamenak:

Igor Zalakainek, barazki menestra prestatu du:

Osagaiak:

-          Azenarioak

-          Aza

-          Kalabazina

-          Orburuak

-          Txanpiñoiak

-          Azalorea

-          Zainzuria

Prestaketa:

Barazkiak ondo garbitu, zuritu, eta denak tamaina berean moztu. Osagai guztiak ur berean egosi, eta bakoitzari behar duen denbora eman. Ondoren, eltze batean baratxuriak txikituta jarri, ongi txikitu eta erregosi, txanpiñoiak batu, eta pixkanaka-pixkanaka osagai guztiak elkartu eta erregosi. Bukatzeko, orburuak zuritu eta frijitu, gatzatu, eta beste barazkien gainean jarri.

Pili Manterolak, barazki panaxea prestatu du:

Osagaiak:

-          Porrua

-          Kalabazina

-          Orburua,

-          Babata

-          Azalorea

-          Txanpiñoiak

-          Arraultza

Prestaketa:

Porruak eta kalabazinak juliana eran moztu eta egosi. Orburuak egosi, den kabi erara jarri, gainean orburuak zatitan, babata zuritu eta laukitan jarri, eta azalorearekin gauza bera egin. Ondoren, gainetik txanpiñoiak zati finetan ebaki eta baratxuriarekin frijitu, eta gainetik jarri. Azkenik arraultza egosi eta panaxearen goi partean jarri.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)