Itxi

Joseba Egibar

'EAJ, EH Bildu eta Podemosen arteko otarra osatzeko zumeak badaude'

Eskubide historikoek konstituzioarekin lotu bai baina ez gaituztela barruan sartzen azpimarratu du eta hortxe duela erabakitzeko eskubideak "pertxa legala".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Joseba Egibar EAJk Legebiltzarrean duen bozeramaile eta Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du Katalunian bere gordinean ikusten ari dela Espainiako gobernuak duen joera berzentralizatzailea eta estatu estrategia -"hamabost urte atzera eginarazi nahi die"- eta, horren aurrean, autogobernu ponentziak egingo duen lana "tinko" eutsi beharko dela iragarri du. Iritzi dio, ildo horretan,  "instituzioetatik harago jardun beharko genukeela" autogobernuaren defentsan.

Alderdi sozialistari buruz adierazi du, gai horretan, "lehengo lepotik dutela burua", baina, aldiz, EAJ, EH Bildu eta Podemosen artean, "otarra osatzeko zumeak badaudela": "Beste kontu bat izango da zenbateraino den otar hori sendoa". Autogobernu ponentzian egiten ari direna erabakitze eskubideari buruzko ariketa zehatz bat egiten ari direla eta eskubide historikoek ematen dutela "pertxa legala". "Eskubide historikoek", zehaztu du, "Konstituzioarekin lotzen gaituzte. Lotura hori badago. Baina ez gaitu Konstituzioaren barruan sartzen".

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)