Nahia Quincoces
'Sofan etzanda, geldirik egotea ez zait gustatzen'
Nahia Quincoces mendiko eskiatzaileak lesio larria izan zuen duela 2 urte. Mendexarra lehiara itzuli da errekuperazio prozesu luzearen ostean, eta Altitoy-Ternua txapelketan laugarren geratu da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nahia Quincoces mendexarra da, kostakoa, eta mendiko eskiatzaile bikaina. Lesio larria izan duela 2 urte, eta, orain, txapelketara itzuli da; emaitza bikainak lortu ditu, gainera. Altitoy-Ternua txapelketan laugarren geratu da. 'Faktoria'n, oso lasterketa berezia dela aitortu digu, eta garrantzitsua izan zela beretzat sentsazio onak errekuperatzea. Laugarren postua lortuta "arantza gustura kendu" duela esan digu.
Lesioa duela 2 urte izan zen, kolpe txikia izan zela dio, ez zela larria pentsatzen zuela, baina diagnostikoa jasotzean "kolpe izugarria" hartu zuela dio. Errekuperazio denbora oso gogorra izan dela esan digu, bereziki, ez zekielako berriro lehiatzeko moduan egongo zen. Errekuperazioaren gakoa zein den argi du "oso konstantea izan behar zara, dena bete, eta norberak bere kontura lan egin, fisio eta entrenatzaileen gomendioei kasu eginez", indarra eta oreka landu behar direla dio, eta egunero lan pixkat egitea oso garrantzitsua dela. “Sofan etzanda, geldirik egotea ez zait gustatzen” esan digu pozik.
Eskian noiz hasi zen galdetuta, kontatu digu, "txikitatik gustatzen zitzaidan eskia", familiarekin Alpeetan 16 urte zituela jendea gora ikusi zuen, eta orduan pentsatu zuen hori egin nahi zuela. "Zure kaxa aritzen zara, ez duzu inolako dependentziarik", eta pixkanaka-pixkanaka mendiko eskian murgiltzen joan zela esan digu. Aldapan gora, eta aldapen behera, guztiarekin disfrutatzen duela dio, “nik igotako mendi baten jaitsiera, edo telesila batek igotakoan, ez dut berdin disfrutatzen!”.