Arantxa Elizondo
'Soldaten salaketak sinesgarritasuna lortu du'
Feminista guztiak oso pozik daudela adierazi du Emakundeko idazkari nagusi ohiak eta honek ez duela atzerapausorik
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Feminista guztiak oso pozik gaude" esanez abiatu du bere gogoeta Arantxa Elizondo soziologo eta Emakundeko idazkari nagusi izandakoak. Bi aldagai azpimarratu ditu arrakastaren gako gisa: Lehengoa, sare sozialen indarra; eta, soldaten salaketaren sinesgarritasuna, bigarrena. Isilekoa zena datuek sinesgarri egin dutela azpimarratu du eta "jasanezina bihurtu" zaiela emakumeei.