Bertsozale argentinarra
Daniel Scott: 'Euskal kulturak bultzatu ninduen nire kultura maitatzera'
Bertsopayakopla Facebookeko plataforma abian jarri zuen, Argentinako eta Euskal Herriko ahozko inprobisatzaileen arteari buruzko hainbat kontu bertan batzeko
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Daniel Scott Argentinako artzain protestante gazte bat da. Buenos Airesen jaioa duela 35 urte. Iker hiru urteko semearen aita. Eta Maria Martaren senarra. Daniel futbolzale amorratua da. Baita bertsozalea ere.
Bartzelonan Teologia ikasi ostean, Euskal Herrira etorri zen duela bost urte. Maizpideko barnetegian zegoelarik, Bertsolari dokumentala ikusi zuen eta filmak zerbait piztu zion barruan. Bertsolaritzari buruz ikertzen hasi zen, baita Bertso Eskolan izenan eman ere. Gainera, euskal kulturan murgiltzean, bere sorterriko kulturari buruzko jakin-mina sortu zitzaion. Payadoreak eta kopleroak dira Argentinako inprobisatzaileak eta haiekiko zaletasuna Bertsopayakopla plataforman islatu du, bertsolaritzarekiko zailetasunarekin batera. Entzun hemen 'Faktoria'n kontatu dizkigunak!