Ebakuntza ikusgarriak
'Garezurra irekita dutela, gaixoek medikuekin hitz egiten dute kirofanoan'
Burmuineko ebakuntzak pazienteak esna direla egiten dituzte Osakidetza eta BCBLk gaixoen hitz egiteko ahalmena ez kaltetzeko
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Fikzioa dirudien arren, BCBLko kirofanoetan pazienteek medikuekin hitz egiten dute garezurra zabalik dutela. Burmuineko tumore zehatz batzuk dituzten pazienteak ebakuntzaren erdian esnarazten dituzte, eta hitz eginarazi, ziurtatzeko ebakuntzak ez duela euren hitz egiteko ahalmena kaltetuko. BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) zentroko laborategi arduradun Larraitz Lópezek azaldu dizkigu teknikaren xehetasunak 'Faktoria'n.