Ana Perez
'Ez da zuzena LABek guri leporatzea akordioa hautsi izana'
Zubimusu ikastolako pintaden harira STEILASeko bozeramaileak esan du "ikastolak ez direla ari benetako politika egiten" segregazioa eragozteko
Your browser doesn’t support HTML5 audio
STEILASeko arduradun Ana Perezek esan duenez, atzo Jaurlaritzak mahai gainean jarri zuen akordioak "bermea falta" zuen, eta gainera, akordio globalaren aldeko apustua egiten jarraitzen dute. Horregatik erabaki zuten hezkuntza bereziko langileei buruzko aurre akordioa ez sinatzea. Perezek, LAB sindikatuaren kontra egin du 'Faktoria'n egindako elkarrizketan eta esan du ez dela zuzena LABek eurei ardura hori egoztea. "LABek guri eskatzen digu, baina haiek era unilateral batean erabaki zuten hitzarmen honetatik deskonbokatzea eta orain guri leporatzen digute konpromezua haustea", zehaztu du STEILASeko ordezkariak: Hezkuntza arloko batasun sindikala hautsita, bihar eta etzirako deituta dagoen grebak zen jarraipen izango duen ez dakiela aitortu du eta "mobilizazio egutegia berrikusi egin beharko dutela".
Villabonako Zubimusu ikastolan agertutako pintaketaren harira, beste alde batetik, STEILASeko bozeramaileak adierazi du "ikastolak ez direla ari benetako politika egiten" segregazioa eragozteko. "Poblazio migranterik eta behar berezitako haur gutxi daude ikastoletan. Kuotak izaten jarraitzeak ez du lana errazten. Filtro bat da. Maila sozio-ekonomiko gutxikoak eta behar berezitako ikasleak eskola publikoetan metatzen ari dira. Hainbatetan ghettoak sortzen ari dira. Eta ikastolek ez dute, horren aurrean, benetako politikarik egiten", salatu du.