Kargatzen...
Itxi

Agur ''eskarabajo''ari

Volkswagenek iragarri du eten egingo duela bere modelo ezagunaren ekoizpena

Mexikon duela hamarkada bat taxi guztiak "eskarabajoak", edo bertan ezagutzen diren bezala, "Vochito"ak ziren, berdeak ziren eta herrialde guztian ikusten ziren. Gaur egun, museotan ikus daitezke.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Volkswagen “eskarabajoa” 1938an sortu zuen Alemaniako auto enpresak, eta herriarentzat egindako auto bezala aurkeztu zuten. Badirudi The New York Times egunkariak erabili zuela lehenengoz “eskarabajo”, “kakalardo” hitza, 1938. artikulu batean izan zen, “Beetle” (ingelesez kakalardo) hitza erabili zuen auto honi buruz hitz egiterakoan, eta, pixkanaka-pixkanaka, terminoa zabaltzen joan zen.

1978an kotxe honen produkzioa Alemaniatik Mexikora eraman zuten. Iñigo Bilbao kazetariak azaldu digu "Vochito" bezala ezagutzen dela Mexikon, eta urte luzez taxi guztiak "Vochito"ak zirela, denak berdeak, eta gaur egun museotan ikus daitezkeela mexikarrek maitasun handia baitiote auto honi.

Euskal Herrian ere baditu jarraitzaileak, Eneko Egurenek deual 15 urte erosi zuen kotxe klasiko hau eta pasioa nondik datorkion azaldu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)