Eguneko efemeridea
Cristobal Balenciaga hil zela 46 urte
1972ko martxoaren 23an hil zen Getarian jaio eta mundua liluratu zuen diseinatzailea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur efemeridearen tartean, moda irauli zuen euskalduna gogoan: Cristobal Balenciaga. 1972ko martxoaren 23an hil zen Getarian jaio eta mundua liluratu zuen diseinatzailea. Duela 46 urte hil zen, baina bere eragina ez, mundo osoko emakumeen jantzietan dago oraindik
1895ean familia xumean jaio zen, aita arrantzale eta ama jostuna zituen. Txikitatik erakutsi zuen jantziak diseinatzeko nahia, eta udak Getarian igarotzen zituen Torres etxeko markesak, Cristobal izeneko gaztetxo haren grina ikusita, soineko bat egiteko agindu zion. Geroztik, markesa bihurtu zen bere mezenasa, eta Balentziaga firma hazten joan zen, Donostian hasi eta Madril, Bartzelona eta, azkenik, Gerra Zibiletik ihesi, 37an modaren hiriburura Parisera iritsi zen. Dena den, 50eko hamarkadan bihurtu zen benetan ezagun iraultza modukoa eraginez, emakumeak korse-tik askatu zituela esan du Igor Uria Balentziaga museoko bilduma zuzendariak. Feminismoaren aldarrikapenak gizartean txertatzen ari direla dirudien honetan, Uriak dio Balenciagak emakumea ahaldundu egin zuela.
Balenciagak prozesu osoa dominatzen zuen, garaiko diseinatzaileak ez bezala, jantziak pentsatu eta josteko, bietarako ahalmen handia zuen. Goi mailako joskintzaren defendatzaile, bezeroari propio egindako jantziak soilik diseinatzen zituen eta bezero ezin ezagunagoak izan zituen, Greta Grabo, Grace Kelly edo errege familiak, tartean. Duela 50 urte, 1968an erretiratzea erabaki zuen prêt-à-porter edo joskintza jantziak gizartera zabaltzeko modu berriak iritsi zirenean. Hain zuzen, Balentziagak diseinua utzi zueneko 50 urteekin bat, gaur bertan erakusketa berria aurkeztuko da Balentziaga museoan… Besteak beste, 70 jantziren bidez, bere ibilbideko garai ezberdinak eta ondorengo ondarea ikusgai bihartik urte amaierara zabalik izango den erakusketan.
Hil zenetik 46 urtera ez da eten Getariako jostun handiaren haria…