Itxi

Benjamin Britten

Mikel Chamizo: 'Britten XX. mendeko musika talentu handienetakoa da'

Mikel Chamizo, musika konposatzaileak gaur Benjamin Britten-en ibilbidea errepasatu du "Faktoria"n, besteak beste, konposatzaile britainarra musikari bakezale eta filosofikoa izan zela azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Benjamin Britten 1913. urtean jaio zen Erresuma Batuan. Aita dentista zuen, eta amak etxean lan egiten zuen, eta musikarekiko pasio handia zuen. Amak eman zizkion Britten txikiari lehen musika klaseak. Familiarentzat musika munduan sartzea garrantzitsua zen, besteak beste, gizartean leku bat lortzeko era bat zelako. 7 urterekin hasi zen Britten piano klaseak hartzen, eta Mikel Chamizok 'Faktoria'n esan digunez, aditu askorentzat, Britten XX. mendeko talentu musikal handienta izan zen.

14 urterekin sekulako konposizio maila handia zuela azaldu digu Chamizok, irakaslez irakasle joan zen konposizio ikasketak jarraitzea, baina 18 urte bete zituenean, konturatu zen musika estiloa guztiz aldatu behar zuela. Bere musika erreferenteak hiru B handiak ziren: Bach, Brahms, eta Beethoven, baina XX. mendean konposizioa ikasi zuten guztiei bezala, konturatu bere erreferenteen musika ezin zuela orduan egin, musika asko aldatu zelako, eta hori arazo bat bilakatzen zen konpositore askorentzat. Britten-ek egoera horren ondorioz, bere konposizio asko desagerrarazi zituen, lotsatu egiten zelako, garaian ez zirelako baloratuko pentsatuta.

Zinema, telebista eta irratirako konposaketak egin zituen Brittenek, eta besteak beste, BBC telebistarako egin zituen konposizioak.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)