''Gurean'' dokumentala
Maialen Sagues, Askekintza: 'Animaliek ez lukete gureak izan behar'
Askekintza elkarteak "Gurean" dokumentala aurkeztu du. Eztabaida sortu nahi du gure kulturaren inguruan, eta animaliak gure menpe jartzen ditugula salatu nahi du animalien askapenerako elkarteak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Askekintza elkarteak Gurean dokumentala estreinatuko du. Euskal Herriko festetan egiten den animalien erabilera erakutsiko dute dokumental horretan. Gure herrietako festetan animaliak zertarako erabiltzen ditugun ikusiko dugu lan honetan.
Maialen Sagues Askekintzako kideak "Faktoria"n azaldu digu eztabaida sortu nahi dutela gure kulturaren inguruan, animaliengan egiten dugun zapalkuntzari buruz eztabaida piztu nahi dutela.
Donostian estreinatuko dute Gurean dokumentala, baina, ondoren herriz herri erakutsi nahi dute. Gaineratu du Askekintza zer den eta antiespezismoa zer den azaldu nahi dutela. Animaliak gure menpeko jartzen dituela dio Saguesek, euren interesak ez ditugula bermatzen, gure interesak gailentzen direlako beti, eta argi du, "animaliak ez lukete gureak izan behar".
Historia errotik aldatu nahi dutela dio, ideia iraultzailea dela, "hor gabiltza, iraultza nahian gaude".
Ikusi hemen dokumentalaren trailerra: