Istripuaren urteurrena
Tolosako 20.000 herritarrak hiltzeko arriskuan jarri zituen tren istripua
Euskal Herriko historiako istripurik larriena izateko zorian izan zen merkantzia tren batek Tolosan izan zuena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
1978ko martxoaren 28an, goizaldeko ordubatean, Tolosako herritar guztiak eta Tolosaldeko beste hainbat arriskuan jarri zituen istripua gertatu zen. 6.012 merkantzia trena errailetik atera zen Tolosako erdigunean, herriko bi geltokien artean dagoen bihurgunean. Tren hark 50 tona azido zianhidriko zeramatzan kaltetua izan zen zisterna batean, aire librean eztanda egin eta zianuro laino toxiko hilgarria aska zezakeen substantzia. Ordu haietan bizitakoa eta protagonisten testigantzak bildu ditu 'Faktoria'n Gorka Otaegi lankideak erreportaje batean.