Eli Larrinaga
'336'
Durangoko bonbardaketaren urteurreneraren bezperatan, krimen hark eragindako 336 hildakoak gogoratu ditu irakaselak eta oroimena eta transmisioa aldarrikatu ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Pazko igandearen bezperan, aire-erasoa iragartzeko alarma-hotsak entzungo ditugu goizeko zortzi eta erdietan Durangon", gogoratu du Eli Larrinagak: "Ordu horretan hasi zen duela 81 urte bonba-zaparrada. Aviazione Legionariako militarrak gupidarik gabe aritu ziren Mola jeneralaren agindupean. Bonbekin nahikoa ez eta izututako jendea airetik metrailatzeari ekin zioten. 1937ko martxoaren 31n eta apirilaren 2an eta 4an faxistek Ia 15.000 kilo leherkari jaurti zituzten Durango eta Elorrioko herritarren kontra. Erasoetan 336 pertsona hil zituzten, 336. Egun gutxira iritsi zen horrorea Gernikara". Gizakiok gizakion aurka gaiztakeriaz jokatzeko dugun gaitasun mugagabearen aurrean, oroimena eta transmisioa aldarrikatu ditu iritzi-emaileak.