Itxi

Erakustaldia

Euskal robot borrokalariak sumo borroka irabazi du 'Faktoria'ko estudioan

Xabier Galarraga albiztuarra da Iboss izeneko makinaren egileetako bat; berak gidatu du 'Faktoria'ko Madelmanaren aurkako borroka.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

6 hilabete behar izan dituzte robot borrokalaria egiteko. Baina Iboss prest da, eta aurtengo PBL Orona Fundazioa saria irabazi du. 'Faktoria'n, robota ezagutu eta martxan jarri dugu erredakzioan dugun Madelman zahar eta gihartsuaren kontra. Ibossak erraz irabazi du.

Ingeniaritzako 3. mailako 5 ikasle gaztek egin dute prototipoa: Julen Sarasola asteasuarrak, Pablo Martin tolosarrak, Irene Gastesi irundarrak, Jon Etxezarreta beasaindarrak eta Xabier Galarraga albizturtarrak. Azken honek proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)