Itxi

Kresala dantza taldea

Kresala dantza taldearen 50 urteko ibilbidea ezagutu dugu

1968an sortu zuen Kresala dantza taldea Gene Yurre dantzari eta koreografoak, 1993tik Fausti Arazanzabal da taldearen zuzendari artistikoa,taldearen gaur egunarekin eta etorkizunarekin izan gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1968an sortu zuen Kresala dantza taldea Gene Yurre dantzari eta koreografoak. Duela bost hamarkada sortu zen taldea, euskal dantzaren bilakaera berrian, aitzindaria izan zen. Taldea sortu eta 25 urtera, belaunaldi aldaketa egiteko garaia iritsi zen, eta 1993ko ekainean, Fausti Aranzabalek hartu zuen zuzendaritza artistikoa. Narrika kalean dagoen Kresalaren egoitzan izan gara dantzariekin hitz egiteko.

Gaur egun, 100 dantzari baino gehiago daude Kresalako dantza akademian, egunero ematen dituzte klaseak, eta belaunaldi guztietako ikasleak dituzte, 6 urtetatik hasita. Kresala dantza taldeko kideak diren Ainhoa eta Norarekin ere hitz egin dugu, eta dantzarekiko duten pasioari buruz hitz egin digute, eta baita nazioartean ekitaldiak egiten dituztenean jasotzen duten harrerari buruz ere.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)