Itxi

Gimnasia Erritmikoa

'Mundu mailan gizonezkoen gimnasia erritmikoa ez dago onartuta'

Espainia mailako txapelketetan talde mistoak ezin dute parte hartu eta mundu mailan gizonezkoek ezin dira lehiatu Euskadin aldiz hori dena onartuta dago.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maiatzaren 4tik 6ra Guadalajaran munduko gimnasia erritmikoko txapelketa ospatuko da, baina Munduko Federazioak ez du onartzen mutilen gimnasia erritmikoa eta, hartara, gizonezkoek ezin dute parte hartu. Gainera, Espainiako Gimnasia Erritmiko Federazioak ere ez ditu talde mistoak onartzen txapelketetan. Hori dela eta, gizonezkoen artean ere arazo bat suertatzen da; ez dago nahi adina mutil talde bat osatzeko, eta, ondorioz, ezin dute parte hartu.

"Faktoria" saioan Unai Arrieta egon da, donostiarra da eta 21 urte ditu. Euskadiko gimnasia erritmikoko txapelduna da eta Donostiako Gimnasia Erritmikoko partaidea. 16 urterekin hasi zen kirol honetan lagun baten animoei esker. Bere lehenengo taldea Tximeleta izan zen eta egun Donostiako Gimnasia Erritmikoko partaidea da. Donostiako Paco Yoldi kiroldegian entrenatzen da astean 4-5 egunez eta aldi bakoizean bost orduz aritzen da. Mutilen gimnasia erritmikoan duten egoera azaltzera etorri da eta ondorioz aurre egin behar dieten erronkak zein diren ere esan du.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)