Aingeru Epaltza
'Bortizkeria'
Euskal Herrian "olioztatutako makineria" Espainia Katalunian nola ari den erabiltzen salatu du iritzi-emaileak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Katalunia dela-eta bortizkeria, indarkeria eta kale borroka hitzekin egiten ari diren erabilera arin eta interesatua" salatu du Aingeru Epaltzak bere asteazkeneko iritzi-jardunean. "Euskal herritarrok iraindurik sentitu behar genuke, laidoturik", gaineratu du, "inork baino hobeki dakigu, ederki sufritu dugulakoz, zer den egiazko indarkeria, zer den benetako bortizkeria, zer den zinezko kale borroka. Eta horrekin, ikustekorik ez du, batere, independentista katalanen jarduerak. Zorionez"