Itxi

Eguneko efemeridea

Mikel Garmendia aktoreak 73 urte beteko zituzkeen

1945eko urtarrilaren 22an jaio zen askorentzat betiko 'Goenkale'ko ''Joxemari'' izango den aktoreak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur, efemeridearen tartean, euskal aktore kuttunenetako bat gogoratu behar dugu: Mikel Garmendia. Gaur zuen bere urtemuga oraindik entzule askorentzat 'Goenkale'ko Joxe Mari izango den aktoreak.

Duela 12 urte utzi gintuen Mikel Garmendia aktorea 1945eko urtarrilaren 22an jaio zen. Aktore berantiarra izan zen, 37 urterekin eman zuen izena Antzertin, lehen promozio gogoangarri hartako kide zuen Eneko Olasagasti aktore eta zuzendaria, eta nabarmendu digu Mikelek bazuela zerbait berezia, marka propioa.

1986an Olasagastik berak zuzendutako 'Ama Begira Zazu' antzezlanak ezagun egin zituen euskararen herriarentzat Kontxu Odriozola, Elena Irureta, Jose Ramon Soroiz eta Mikel Garmendia, eta euskal antzerkiarentzat bultzada handia izan zen.

Zineman, 25 lanetik gora, Akelarre, Hamaseigarrenean aidanez edo Maité tartean baina Mikel Garmendia aipatuta, 'Goenkale'ko Joxe Mari da oraindik askorentzat, Kontxu Odriozola zenarekin bikote ahaztezina osatuta.

Mikel Garmendia, arrasto berezia utzi duen aktorea…

Audioak (1)