Eguneko efemeridea
Louise Braille jaio zela 209 urte
Itsuei irakurketaren eta idazketaren ateak ireki zizkien frantziarra 1809ko urtarrilaren 4an jaio zen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Louis Braillek ikusmena galdu zuen hiru urterekin istripu baten ondorioz. Baina gatz handiko pertsona zela erakutsi zuen; bere asmakizunak irakurketaren eta idazketaren ateak parez pare zabaldu zizkien itsuei. 1821ean sortu zuen braillea: hizki bakoitza erliebean markatutako puntuz adierazten da eta, hatz puntak erliebearen gainetik pasatzerakoan irakurtzen dute itsuek. Amaia Zalakain braille irakaslearen eskutik ezagutu ditugu asmakizunaren nondik-norakoak eta sistema bera: 64 konbinaketa sortu zituen, frantsesaren ortografiaren ikur guztiak jasoz. Gaur gaurkoz, hizkuntza gehienak braillera egokituta daude, baita euskara ere. ONCE erakundeak, esaterako, euskarazko ehunka liburu jarri ditu braille alfabetoan. Mundua zabalagoa da ordutik, baina kulturaz haratago, egunerokoan ere ezinbestekoa dute itsuek Brailea.
1809ko urtarrilaren 4an jaio zen Louis Braille, eta irakasle lanetan aritu zen batez ere. Hasieran, irakurtzeko sistema zen, baina gero zeinu horiek idazteko tresnak ere asmatu zituen, eta aurrerago, organo-jolea eta musikazale handia zenez, itsuei musika irakasteko zeinuak ere sortu zituen. Ia bi mende joan dira ordutik, eta asko aurreratu bada ere, oraindik bada non hobetu.
Zentzumenekin jolasean asmatu zuen irakasle frantses honek braillea. Eskura jarri zuen ikusi ezin dugun hori.