Itxi

Eguneko efemeridea

Gaurko egunez 1922an lehen aldiz jarri zitzaion intsulina diabetiko bati

Leonard Thompson 14 urteko gazte kanadarrari jarri zizkioten lehenengo intsulina-injekzioak. Emaitza oso onak eman zituen, arrakastaz erantzun zuen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Milaka pertsonen bizia salbatu duen intsulinaz hitz egin behar dugu gaur efemerideen tartean. Izan ere, gaurko egunez baina 1922an, diabetiko bati intsulina eman zitzaion lehen aldiz.

Leonard Thompson 14 urteko gazte kanadarrari jarri zizkioten lehenengo intsulina-injekzioak. Emaitza oso onak eman zituen, arrakastaz erantzun zuen, eta urte horretan bertan hasi ziren ekoizten eskala handian hainbeste diabetikori bizia salbatuko zion hormona.

1921ean aurkitu zuten intsulina: Frederick Grant Bantingek, J.J.Ricard  Macleodek, Txals Bestek eta James Collipek ikertzaile eta doktoreek elkarlanean… Torontoko Unibertsitatean lanean ari zirela. Banting eta Macleodek Medikuntzako Nobel Saria jaso zuten 1923. urtean hormona honen aurkikuntzagatik. Baina Bukaresteko Unibertsitatean lan egiten zuen Nicolae Paulescur benetako sortzailea izan zela zabaldu zuten gero…

Argi dagoena da aurkikuntza hori intsulina berez sortzen ez duten gaixoen salbatzailea izan dela, Xabi Amunarriz Euskal Autonimia Erkidegoko diabetikoen elkarteetako kide eta diabetikoak azaldu digunez.

Lehenengo intsulina-injekzioak jarri zitzaizkion gizaki bati… egun horretan, duela 96 urte, diabetesak gaixotasun hilkorra izateari utzi zion….

Audioak (1)