Itxi

Etxeko sukalderaino

Olatz Salvador musikariaren etxeko hozkailua miatu dugu

Tofua, orburuak, Cherry tomateak, urdaiazpikoa, pizza orea eta kalbaza purea topatu dizkiogu Salvadorri. Osagai horiekin, Pili Manterolak pizza prestatu du eta Igor Zalakainek tosta

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kostata topatu du Gorka Otaegik Olatz Salvador musikari donostiarraren etxea. Helbidea galduta joan da, baina, musikariak besoak zabalik hartu du, eta zuzenean bere bakarkako lehen diskoari izena ematen dion pieza eskaini ere bai: zintzilik. Bitartean, Igor Zalakain eta Pili Manterolak errezetak pentsatu dituzte Salvadorren hozkailuan topatutako osagaiakin.

Pili Manterolak pizza proposatu du.

 

Osagaiak:

-Orburuak

-Cherry tomateak

-Kalabaza purea

-Tofua

-Pizza orea

 

Prestaketa:

Pizza orearen gainean kalabaza krema zabalduko dugu. Ondoren, orburuak zuritu, fin fin ebaki eta gainean jarri. Pizzari kolore pixka bat emango diote erditik ebakitako cherry tomateek. Bueltan jarriko ditugu, "tartetan gereziak jartzen diren bezala". Azukre pixka bat ere botako diogu eta baita oliba olioa ere. Ondoren, pizza 15-20 minutuz prestatuko dugu labean 180 gradutan. Atera eta berehala, oraindik pizza bero dagoela, tofu dadoak botako dizkiogu beroarekin pizzarekin bateratuta gera daitezen.

 

Igor Zalakainek, aldiz, tosta proposatu du.

 

Osagaiak:

-Pizza orea

-Urdaiazpikoa

-Tofua

-Cherry tomateak

 

Prestaketa:

Pizza orea hartu eta hiruki edo laukitan moztuko dugu. Ondoren, bi aukera: ore zati horiek frijitu edo labean sartu. Labean sartuz gero, orea gogortu eta gorritu arte izango genuke. Ondoren, urdaiazpikoa eta tofua laukitxotan zatitu eta olio bera erabiliz frijitu. Hauen gainean, cherry tomateak jarriko genituzke, gordinik, baina, aurrez gatzatuta. Azkenik, gain gainean, orburuak jarriko genituzke, orririk zatarrenak kendu, laurdenetan ebaki eta frijitu ostean.

Audioak (1)