Faktoria, Altasutik
'Altsasu, herri oso bat esnatu da'
Terrorismoa leporatuz astelehenean Auzitegi Nazionalean Altsasuko 8 gazteren epaiketa hasi bezperan, 'Faktoria', zuzenean Altsasutik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erabat mobilizatuta dagoen herri baten irudia erakutsi digu ostiral honetan Altsasuko herriak. 'Faktoria' Altsasuko Iortia kulturetxera hurbildu da gaur, eta mahaiaren bueltan izan ditugu auzipetuta dauden 8 gazteetako biren gurasoak: Antton Ramirez, Adurren aita eta Nekane Ortigosa, Aratzen ama. Hunkituta eta datorren astean hasiko den epaiketaren aurrean, urduri eta beldurtuta daudela aitortu digute gurasoak eta herrian sortu den giroa eskertuta. "Hiru familia osatu ditugu orain, berezko familiarena, gurasoek sortu duguna eta herri osoarena".
Altsasu herriko zenbait gazteren ahotsa entzun da gaur 'Faktoria'n. Asierrek, Oierrek eta Saioak hitz egin dute guztien izenean eta "klik" egin dutela aitortu dute, konturatu baitira, euren hitzetan, "edozein egon zitekeela" auziperatuta. Bat egiten du mezu horrekin Javier Casteigek, Altsasuko institutuko zuzendariak. "Gizartea aktibatu da, aldaketa bat egon da Altsasun".