Ahuakatea, modako fruitua
Ze ondorio utzi ditu ahuakatearen modak?
Narkotrafikatzaileek Mexikoko Michoacaneko ahuakatearen produkzioaren inguruan sortutako gerraren berri eman digu Ane Irazabalek. Narkoen aurka sortutako autodefentsa taldeekin ere hitz egin du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ahuakatea modako fruitua da mundu mailan, esterako, instagram sare sozialean #avocado hitza (ahuakatea ingelesez), sartuz gero, 7,5 milioi argitalpen agertzen zaizkigu, Estatu Batuetan esaterako herritar bakoitzak bataz beste 30 kilo kontsumitzen ditu urtean, duela 8 urte 15 kilo ziren. Eta Europa mailan fruitu honen kontsumoa % 30 hazi da. Eta Chinan esaterako 32.100 tona ahuakate inportatu ziren, duela 7 urte baino 1.000 aldiz gehiago.
Mundu mailako produkzioaren % 30 Mexikon egiten da, eta Estatu Batuetara saltzen denaren % 82 iristen da Mexikotik. Kontsumoak etengabe egiten du gora, eta horrek ingurugiroan ondorio argiak eragin digu, Mexikon bertan nekazari askok pinu basoak basogabetu dituzte euren sailak handitzeko.
Ane Irazabal kazetaria Mexikoko Michoacan estatuan izan da "urre berdea"k eragindako gerraren berri emateko. Metanfetamina Michoacanen produzitzen hastea erabaki zuten narkotrafikatzaileak, eta bertara joan zirenean ikusi zuten ahuakateak dirua ematen zuela, orduan hasi ziren nekazarien aurka egiten, hasiera batean "kuota" antzeko bat ordainarazten zieten, eta ondoren hasi ziren hilketak. Hainbat herritar egoera honen aurka egiteko autodefentsa taldeak sortu zituzten, Ane Irazabalek, talde horietako burua izan den Juan Manuel Mirelesekin hitz egin du.
Bestalde, ahuakatearen ezaugarrien, eta Euskal Herrian landatu daitekeen ere aztertu dugu 'Faktoria'n.