Sukaldari Dema
Ilarrak sukaldatu dituzte Igor Zalakainek eta Pili Manterolak
Legatza ilarrekin eta ilarra arrautza egosiarekin prestatu dute Igor Zalakainek eta Pili Manterolak gaurko "Sukaldari Dema"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Igor Zalakain-ek legatza ilarrekin prestatu du.
Osagarriak:
Legatza (4 zati)
Ilarrak (250 gr)
Baratxuria
Urdaiazpikoa
Arrai salda edo ura
Patata
Prestaketa:
Baratxuria eta urdaiazpikoa txiki-txiki egin eta sartai batean berotu kolore pixkat hartu dezaten, ondoren irin pixkat, ardo txuria, eta arrai salda edo ura gehitu, irakiten hasten denean legatza eta ilarrak gehitu eta 6 minututan egosita egongo da. Ilarren lekak eta patatekin saltsa egin, eta aurreko prestaketara gehitu saltsa gizendu dadin.
Pili Manterolak ilarra arrautza egosiarekin prestatu du.
Osagarriak:
Ilarrak
Tipula
Olioa
Ura
Arrautza
Prestaketa:
Tipula txikitu oliotan, eta aletutako ilarrak gehitu, goxatu denbora gutxian. Lekak uretan egosi, eta salda hori hori tipulari eta ilarrei gehitu.
Uretik pasatako arrautza gehitu (5 minutu), ontzi batean aurkeztu, ilarrekin batera.