Itxi

Sara Majarenas

'Erruduntasuna da matxakatzen nauen sentimentua'

Zigor osoa bete, eta Euskal Herrira itzuli berritan, Sara Majarenas preso-ohia elkarrizketatu dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Izar alabak duela urte bete jasan zuen eraso larria burutik kendu gabe du Sara Majarenas preso ohiak. Gauero gogoratzen du 2017ko urtarrilan bizi zituenak eta oraindik ere bere buruari galdetzen dio "nolata ez nintzen ohartu, gerta zitekeenaz". 'Faktoria'n aitortu du Sara Majarenasek, "erruduntasun" sentimenduarekin bizi dela, nahiz eta badakien, alabak jasotako labandaka-erasoaren erantzulea ez dela bera.

Psikiatrekin lanean ari da gaur egun eta atzera begira bizi izan dituenak ikusita, argi dio "indarkeria matxistaren biktima izan naiz baina, orduan ez nekien". Beldurrarekin bizi izan dela onartu du, bikotekide-ohiak egin zezakeen minaren jakitun zela neurri batean eta beldur horiek guztiak, egia bihurtu zirela 2017ko urtarrilaren 15ean. "Orduan konturatu nintzen", esan du Majarenasek, "ez nengoela ero".

Espaniako Gobernuari leporatu dio Majarenasek, kartzela zigorra azken eguneraino betearazita, bikotekide ohiak egin zion "min berdina" egin diotela. Pasa den astean espetxealdia amaituta, Donostiara itzuli da. Aurrera begiratu nahi du eta "sendatzea" da bere lehentasuna. "Zoriontsu izateko eskubidea dudala sinetsi behar dut" kontatu du Faktorian.

ETAren amaiera noiz gauzatuko den jakin den egunean, iragarpen horrek presoen etorkizunean ze eragin izan dezakeen galdetuta; Sara Majarenasek dio "sufrimenduarekin bukatzeko gara iritsi dela. Nik bete dut zigorra azken eguneraino, ez du sufrimendu hori nahi motxiladun ume gehiagorentzat, ez gure senideentzat".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)