Itxi

Eguneko efemeridea

25 urte bete ditu Negu Gorriaken 'Borreroak Baditu Milaka Aurpegi' lanak

1993ko apirilaren 20an kaleratu zen talde irundarraren gailurtzat jotzen den diskoa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mikel Lizarralde Berria-ko kazetari eta musika adituak argi du Negu Gorriak taldeak euskarazko musikan jauzia ekarri zuela, eta horretan gailurra 1993ko apirilaren 20an kaleratu zen Borreroak baditu milaka aurpegi diskoa, 22 kantuko disko handia eta anbiziotsua.

Fermin Muguruzak garai hartan esandakoa gogoratuz, diskoa ipuin-liburu modukoa dela dio Lizarraldek, munduari Neguren ikuspegitik begiratzen diona, izenburutik hasita, mundu hura ez zitzaiola gustatzen agerian uzten zuena.

Muguruzak inork gutxik bezalako ahalmena izan duela uste du Lizarraldek ingurura, Euskal Herrira eta aldi berean mundura begiratzeko eta mundutik jasotzeko, eta horren erakusle ere bada disko hark, lehenez gain, gainditu egin zituela gure mugak, Negu Gorriak erreferentzia bihurtuz Euskal Herritik kanpo ere.

Diskoak osotasunean esanahi osoa hartzen duela nabarmendu digun arren, kantu bat aukeratzeko eskatu diogu Mikel Lizarralderi. 'Hemen Izango Bazina' aipatu digu.

25 urte igaro dira kantu hauetatik, ziurrenik askok pentsatuko du Negu Gorriak, hemen izango bazina...

Audioak (1)