Kargatzen...
Itxi

Maixabel Lasa

'Biktimak guztiak dira errugabeak. Bereizketa sentitzea oso gogorra da'

"Balio du. Denek espero genuena gertatuko delako" esan du Juan Mari Jauregiren alargunak: "Geratzen zaidan kezka da relatoari buruz zer gertatuko den"

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Biktima guztiak dira errugabeak. Denek sufritu dute berdin. Eta eurek erabakitzea zeinek gelditu behar zuen bertan behera edo zeinek merezi zuen hiltzea... bereizketa hori oso gogorra da biktimentzat". Maixabel Lasa Biktimen Bulegorako Eusko Jaurlaritzako zuzendari ohia eta Juan Mari Jauregiren alarguak ETAren gaurko agiriaren ostean Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egin duen irakurketa da.

Lasak baliogarritasuna eman dio agiriari "denek espero genuena gertatuko delako". Hala ere,  etorkizunean egingo den kontakizunari buruzko kezka agertu du. "Geratzen zaidan kezka da relatoari buruz zer gertatuko den", esan du.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)