Iban Zaldua
Stereolabekin eta Elton Johnekin egin du astearen errapsoa Iban zalduak
Bi epaiketa izan ditu gogoan: Iñaki Errazkinen eta Ainhoa Intxaurrandietaren aurkakoa eta Alltsasuko gazteena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iban Zalduarekin astearen errepaso musikatua egin dugu 'Faktoria'n. Aste honetan, bi epaiketa lotu ditu bi kanturekin. Stereolaben "Tomorrow Is Already Here" aukeratu du Madrileko Kontu Auzitegian hasi den (eta oraindik amaitu ez den) Gipuzkoako erraustegiaren inguruko epaiketaz hitz egiteko. Iñaki Errazkinek eta Ainhoa Intxaurrandietak legez kontra jokatu zutelakoan Zubietako planta gelditzean, kalte-ordain handiak eskatzen dizkiete.
Bestetik, Elton Johnen "Saturday Night’s Alright (For Fighting)" kantua hautatu du Altsasuko 8 gazteen epaiketaren harira, eta azpimarratu du "terrorismotzat hartzea barbaridade bat iruditzen" zaiola, eta "Entzutegi Nazionalean epaitzea beste bat, eta, ondorioz, taberna-borrokaldiaren alorrera ekartzea, kantaren bitartez hori berrestea, egokia" iruditu zaio.