Itxi

Arkume haragi hobea

Olaia Urrutia: "Hazi hauek erabili ditugu gantz azido osasungarriengatik"

Txia haziekin, linaziarekin eta mikro-algekin aberastu ditu arkumeei ematen zaien pentsua eta abereen haragiaren kalitate nutrizionala hobetzea lortu du

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arkumearen haragia osasungarriagoa izan daiteke aurrerantzean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasle den Olaia Urrutia Nekazaritza ingeniaren ikerketari esker. Doktore tesirako egindako lana du Urrutiak, arkumeei ematen zaien pentsuan txia haziak, linazia eta mikro-algak sartuta, arkume haragi osasuntsuagoa lortzeko burututako ikerketa hau. Cum laude kalifikazioa lortu du, gainera. "Hazi hauek erabili ditugu gantz azido osasungarrietan kantitate handia dutelako", esan digu Urrutiak 'Faktoria'n. Azido alfa-linolenikoa eta DHA dira gantz osasuntsu horiek, hain zuzen ere.

Nafar arrazako arkumeen dieta da hobetu duena. Hain zuzen ere, Nafarroan tradizio handiko haragia da, "nahiz eta azken urteetan kontsumoa jaitsi", gaineratu du.

Balio handiko proteina iturria da arkume haragia, berez. B-6, B-12 bitaminak eta bestelako mineralak zein gantz osasuntsuak ditu. Olaia Urrutiak bere ikerketan gantzen profila hobetu du, esaterako, Omega-3 gantzei dagokiena. Entzun hemen elkarrizketa osorik!

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)