Itxi

Eguneko efemeridea

Duela 127 urte jaio zen Sergei Prokofiev

XX. mendeko musika klasikoko konpositore handienetakoa 1891ko apirilaren 23an jaio zen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sergei Prokofiev, musika klasikoa garai modernoetan gailurrera eramaten asmatu zuena, duela 127 urte jaio zen.

Ama piano jolea lehen irakasle zuela, 5 urterekin egin zuen Sergei txikiak lehen konposizioa eta zuen talentuaren seinale 13 urterako San Petesburgoko kontserbatorioan ari zen ikasten.

1910eko hamarkadan, ezagun egiten hasi zen painorako obrekin, lehen balletak ere orduan egin zituen bizitzan zehar lan ugari eskatu zizkion DIAGILEV enpresariak ordainduta. Arrakasta handiz estrenatu ere,  Maruice Ravelek esaterako, maisulana zela esan omen zuen. 1918an ordea iraultza sobietarrarekin bat, musikarako garai txarrak zirelakoan Estatu Batuetara joan zen. Harez geroztik maitasun gorroto harremana izan zuen sobietarrekin.

Estatu Batuetan izan ere, ez zuen lortu idatzi berri zuen opera estrenatzerik eta azkenean bai, 20ko hamarkadan Parisen aurkitu zuen arrakasta, Maite Idirin musika adituak esan digunez.

1927an itzuli zen ostera Errusia beharrean jada Sobietar Batasuna zenera eta sobietarrek etxekotzat, beso zabalik hartu zuten prokofiev arrakatstatsu hura. Maitasun horren seinale 1936an Moskun kokatu zen jada bere familia. Tarte horretan operak, baleetak, sinfoniak….lan izugarri egin zuen.

Gauzak pixkanaka okertu egin ziren ordea, Sobietar Gobernuaren Arterako Batzordearen presidenteak zenbait obrarekiko zalantzak agertu zituen, bere lanak estrenatzeko debekuak iristen hasi ziren eta egoera berrira egokitu beharrez, sobietar gizartearentzat masa kantuak idatzi zuten. Entzuten ari garen musika ere egin zuen Alejandro Nevsy filmerako

1945ean buruko isuria izan zuenetik bere gaitasunak mugatuta 1953ko martxoaren 5ean hil zen, paradoxa, hainbat gora behera eragin zizkion Stalinen egun berean hil zen, eta Plaza Gorriaren alboan bizi zenez Stalin agurtzeko bere etxe inguruan zegoen jendetza zela eta ezin izan zuten Prokofieven gorpua Sobietar Batasuneko konpositoreen egoitzara eraman.

Horrela amaitu zen konpositor handi eta oparoaren bizitza, duela 127 urte jaio zen Sergei Prokofievena.

 

Audioak (1)