Itxi

Angulen bidea

'Japonian inoiz baino angula gutxiago jaso denez, ugaldu da merkatu beltza'

AZTIko ikerlariekin elkarlanean aritu da SEPRONA atzemateetako angulak hemengo ibiaetara askatzeko prozesuan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Barajasko aireportuan aurten egindako bi atzemate handietako angula biziak Gipuzkoan askatu dira: otsailean, arro diferentetan eta, azkena, Aste Santuan, Orian. AZTIren bitartekaritzaz egin ditu askatzeak Guardia Zibilaren ingurumen ataleko, SEPRONAko agenteek. Estibalitz Diez biologo-doktore da eta angila europarra errekupertzeko programaren kudeatzailea euskal institutuan. Gaur bertan, Europolen da, espeziearen eboluzioari buruzko hitzaldi bat eskaintzen. Ez baita alferrik, angulen salerosketa, legez kanpo gaur egun egiten ari direnen artean, etekinik handiena ematen ari dena. Urrezko prezioa ordaintzen ari dira. "Inoiz baino angila japoniar gutxiago egon da. Oso gutxi sartu zaizkie haztegietan", esan digu 'Faktoria'n eta hain estimatua duten aingira hazteko Europako kumeak ari dira erosten merkatu beltzean, Europatik kanpora espezie hori saltzeko indarrean dagoen debekuaren gainetik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)