GAZTELUGATXEKO TURISMOA
'Gure helburua da bizkaitarrok sarrera librea izatea Gaztelugatxen'
Aldundiak momentuz ez du kobratuko Gaztelugatxe bisitatzeagatik baina bai mugatuko du jende kopurua tiketen bitartez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bizkaiko Foru Aldundiak, momentuz, ez du sarrera kobratuko Gaztelugatxen, baina aztertu beharreko gaia deritzo. Unai Gangoiti Ingurumen zuzendaria izan dugu, goizak gaur, 'Faktoria'n. Berak adierazi digunez, kobratzearen aurka daudenek 'jakin behar dute Aldundiak urtero milioi bat euro bideratzen dituela Gaztelugatxera'.
Guggenheimaren ondoren gune turistiko bisitatuena den Gazelugatxen, azken bi urteotako turismo gorakadak izan duen eraginaz hitz egin digu Gangoitik, baita Aldundiak gune horretarako aurkeztu duen Planaren nondik norakoak azaldu ere. Gaztelugatxe kokatuta dagoen Bermeoko herritarren iritziak ere jaso ditugu eta nahiz eta neurri arantzatsua izan, herritar bat baino gehiago sarrera kobratzearen alde agertu da.