Eguneko efemeridea
Xabier Alvarez De Eulate jaio zela 99 urte
1919ko apirilaren 26an jaio zen fraide frantziskotar eta artista handia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur efemeridearen tartean, Xabier Álvarez De Eulate, espiritualitatea arte bihurtu zuen gizona.
Duela 99 urte Donostian jaioa, apaiztu aurretik arte ikasketak egin zituen Madrilgo San Fernandoko arte ederretako akademia ospetsuan. Euskaldun askoren iruditerian, Arantzazuko santutegiko lehioetako beirateen egile gisa egin zen ezagun 50eko hamarkadan. Edorta Kortadi adituak esan digunez, beirateek ezagun egin arren, oroz gain pintorea izan zen Alvarez de Eulate, hain zuzen Arantzazu utzi eta Oliten bizi izan zen urteetan Arantzazun hainbeste bisita izanda ez zuelako pintatzeko nahikoa lasaitasun. Bere pinturetan, paisaietan esaterako arte figuratiboa eta abstraktuaren arteko bidea egiten asmatu zuela nabarmendu du Kortadik.
Artista oparo eta osoa izan zen, Erretratuak ere egin zituen eta gai erlijioso ugari landu zuen, kristoren aurpegiak edo Bibliako pasarteak tartean, espiritualitatea bizitzeko modu bat azaleratuz. Kortadiren lanetan arreta deitzen duen elementua kolorea da Frantzian XX. mende hasieran sortu zen pintura mugimendua jarraitu zuen, eta eskultura ere egin zuen, Donostiako Loiola auzoko erretaula besteak beste. Loiolan bezala, Lasarteko elizako murala berak egina da, eta cintruenigo edo Bergarako elizetan ere ikus daitezke Alvarez de Eulateren lanak besteak beste.
Luze bizi eta lan ugari eginda hil zen 2012an; haur baten ilusioz artea egin zuen frantziskotarra, duela 99 urte jaio zen Xabier Alvarez de Eulate