'La Manada' auzia
'Nagusitasuna zegoela onartzen badugu, zergatik ez orduan intimidazioa?'
Rafa Sainz de Rozas, Zuzenbide Penaleko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'La Manada' auziko zigorra "sexu gehiegikeria" gisa zigortu izanak ezinegona eragin du gizartean. Protestak areagotu dira eta herritarren ahotan galdera bera entzun dugu azken ordutan: 'biktima bere nahiaren kontra sexu harremanak izatera beharko zutela frogatuta badago, zergatik ez da bortxaketa?'
Rafa Sainz de Rozas Zuzenbide Penaleko EHUko irakasleari zuzendu diogu kezka 'Faktoria'n. Bere hitzetan, "emakumeak salatu zuen erasoa frogatuta dago. Magistratuek oso gogor jotzen dute erasotzaileen kontra, ez dituzte sinisten erasotzaileek esandakoak". Baina, kontua da, zigor kodea eskutan, ez dela "bortxaketa izateko eskatzen den indarkeria edo intimitatea erabili". Zigor zuzenbideko adituak Faktorian esan du, bere iritziz, argi dagoela "intimidazio hori egon, egon zela, emakumearen borondaterik ez zegoela, ezeztatua zegoen". Baina, teknikoki eskatzen diren betekizunak ez dira betetzen: "mehatxu zuzena egotea, besteren artean".
Magistratuek euren epaian frogatutzat eman dute "erasotzaileen nagusitasuna". Sainz de Rozasen iritziz, galdera edo kuida puntu honetan dago: "frogatutako egitateek oinarri ematen badute nagusitasun egoera izan zela esateko, zergaitik ez intimidazio edo larderia? Hor dago nire iritziz errekurtsoetan ebatsi beharko dutena".