Eguneko efemeridea
Indalecio Prieto buruzagi sozialista jaio zela 135 urte
Alderdi sozialistaren erreferentzietako bat izandakoa 1883ko apirilaren 30ean jaio zen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Indalecio Prieto Oviedon jaio zen 1883an, baina haur zela etorri zen familia Bilbora. Aita hilda, segituan lanean hasi behar izan zuen baina ekintzaile sen handikoa, Bilboko talde sozialistan sartu zen 16 urte betetzerako. Bere anbizioaren seinale Diario de Vizcayan takigrafo lanetan hasi, El Liberal egunkariko kazetari bihurtu eta ondoren berak erosi zuen egunkaria. Kazetarigintzan landu zuen gero politikan hain baliagarri izango zitzaion oratoria ahalmena, hizlari aparta zen. 1911n diputatu aukeratu zuten Bizkaiatik. Politikari bezala hain zuzen, bigarren errepublika izan zen bere urrezko aroa.
PSOEk hauteskundeak irabazteko estatu egitura egokiena errepublika zela defendatu zuen Prietok eta bere jarrerak izan zuen saria: 1931n Manuel Azañak gidatutako Gobernuko Ogasun ministro izendatu zuten. Garaian polemika handia izan zuen Clara Campoamor alderdikidearekin, Prietok ez zuen emakumeen boto eskubidea defendatzen, are gehiago onartu zenean “errepublikari labankada” eman ziotela zela esan zuen. Sozialista zen, baina liberala ere bazela zioen, honela, 34an eskuinak boterea eskuratu zenean egin ziren langile grebekin kritiko izan zen, iraultzaileak zirelakoan, eta beti egin zuen indarkeria iraultzaile deitu zuenaren aurka. 36an, altxamendu frankista abian, Euskadirako estatutua defendatu zuen EAJren Madrilgo kontaktu bihurtuta. Hain zuzen, Indalecio Prietok akordiorako izan zuen gaitasuna nabarmendu zuen Patxi lopez lehendakari sozialistak 2012an, Prietoren heriotzaren 50. urteurrenean.
Gerra betean, 1937an berriz ministro izendatu zuten zuten baina aldi labur batez izan zen, armada errepublikarren indarkeriarekin kritiko Mexikora jo zuen 1938an. Sozialismoaren ikuspuntu liberal horri jarraituz Komunismoaren erabat aurkakoa zen Indalecio Prieto eta horren seinale Mexikon zela, Espainian monarkia berrezartzea defendatu zuen, demokrazia garai berriari hasiera emateko modu gisa. Borboitarrekin harremanak ere izan zituen garai hartan.
Mexikon bertan hil zen, 1962ko otsailaren 12an. Dean den, gaur egun Bizkaian, Derioko hilerrian dago lurperatuta hizlari bikain oraindik eta PSOEren erreferentzietako bat den politikari abila: 1883ko apirilaren 30an, duela 135 urte jaio zen Indalecio prieto.