Tarana Karim
Feminismoa, jihabaz
Azerbaijanen jaio zen Tarana Karim eta gaztetan egin zuen islamera. Identitatea aldarrikatzeko prozesu konzientea izan zen zapia janzten haztea. Jarrera horretatik azpimarratzen du feminista dela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Azerbaijangoa jaiotzez, gaztetan egin zuen islamera tarana Karimek, eta bere identitatea hala osatu nahi zuelako hasi zen orain zazpi urte zapia, jihaba janzten. Gure begietan, musulman gisa agertu nahi du, eta irudi eta identifikazio horretatik bultzatzen du komunitateen arteko gerturatzea. "Zapiarekin ikusten nautenean euskaraz hitz egiten, aurreiritzi asko hausten dira", dio.
Jarrera horrekin nahi ditu mugak hautsi eta estereotipoak apurtu, emakume musulmanari buruzkoak, bereziki. 'Faktoria'n egindako elkarrizketan gogorarazi digu islama oso modu diferentetan bizi dute emakumeek daudela munduan, baina zalantzan jarri ezin den eskubide bat dagoela oinarri-oinarrian: "denak libre izan behar dugu". Eta askatasun horietatik eurek egin behar dute borroka, inork, mendebaldietik eta joera kolonialistei jarraituta, borroka hori nola egin behar duten agindu gabe.