Euskaraldia
'200 udalerrik baino gehiagok parte hartuko dute Euskaraldian'
Arrate Illaro Euskaraldiako koordinatzaileak eman dizkigu azalpenak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, egunero euskaraz mintzatu eta entzuteko prest dauden milaka eta milaka herritar elkartu nahi ditu Euskaraldia jaialdiak. Arrate Illaro koordinatzaileak 'Faktoria'n esan du,'ilusioz' heldu diotela erronkari, 'euskaltzaleak saretzeko aukera dagoela' ikusi dutelako. 'Nekatuta iritsiko gara azarora', aitortu du Illarok baina, 'herritarren eguneroko ohituretan eragin nahi dugu' eta 'gogotsu ari gara, sinesten dugu Euskaraldiak eman dezakeela fruitua'.