GAZTEAK ETA PREKARIETATEA
'Gazteen prekarietatea normaltzat jotzen da; hori salatzen hasi behar gara'
Prekarietateak, soldatatik haratago, gazteen bizitza proiektua kolokan jartzen duelako, Bilboko Eragin plataformak gazteei euren eskubideen alde antolatzen hasteko deia egiten die.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaztea eta prekarioa izatea gehiegi zabaltzen ari da azken datuen arabera. Gaztea izatea eta aldi baterako kontratu eskasa izatea gaur egungo gazte askoren egoera da eta Bilboko Eragin plataformako kide Mikel Ruizek 'Faktoria'n azaldu digunez, okerrena da, egoera hori normaltzat jotzera iritsi garela. Errealitate honek, ordea, erabat baldintzatzen du gazte hoien etorkizuna, baita zahartzaroko pentsioak ere, lan duina izan ezean, ezin baita ziurtasunez etorkizunera begiratu.
Gauzak honela, azken urtean, esplotaziotik gertu dauden zenbait lanpostu salatu dituen Eragin plataformak, maiatzaren 1 honetan, antolatzeko deia egin nahi die gazte guztiei beraiek eskubideen alde borrokatu dezaten.