Itxi

Euskal Herria modan

Gero eta atzerritar gehiago etortzen da gurera ezkontzera

Euskal Herriko txokoak ezagutu eta maitemindu, dena bat! Meri La Casamenterako Maria Santiago eta Matixa Oteizak atzerriko bikoteei ametsetako ezkontzak antolatzen dizkiete.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Non ezkontzen da ezkontzen den jendean? Eta orain ezkontzekotan direnek, zein leku dituzte gustuko? Ziurrenik gehienek jaioterrian, edo bikotearenean egiten dituzte ezkontzak. Baina norberaren bizitokitik urrun dagoen tokietan zenbat lagun ezkontzen da? Hemendik munduko beste txoko batzuetara joaten direnak baino, Euskal Herrira ezkontza ospatzera etortzen diren atzerritarrak gero eta gehiago direla kontatu digute 'Faktoria'n Maria Santiagok eta Matixa Oteizak, Meri La Casamentera ezkontza antolatzeko enpresaren ugazabek. Izan ere, Euskal Herria modan jarri da atzerritarren artean, ezkontzeko destinu gisa.

Normalean, bidaiaren batean gurera etorri eta lekuarekin maitemindu egiten dira. Hori izan zen, Kaliforniako Jhoanna eta Joshen kasua. Hain zuzen ere, iaz ezkondu ziren Donostian, eta guk Jhoannarekin hitz egin dugu, eta berak kontatu digu zergatik erabaki zuen Donostian ezkontzea. Horretarako, hain zuzen ere, Meri La Casamenterako Maria eta Matixa izan ditu lagun guztia antolatzen. Entzun hemen elkarrizketa osorik!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)