Ekonomia
Errenta unibertsala, agenda politikoan lekua hartzen ari den aukera
Joseba Zalakain, Gizarte gaien ikerketa zentroko buruarekin, Angel Elias EHUko Lan Harremanen fakultateko dekanoarekin eta Helena Franco eta Beatriz Plaza ekonomialariekin aritu gara gaiaz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joan zen ostiralean EAJk eta PSEk RGI edo Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan hainbat aldaketa egiteko proposamena aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrean.Gure gertueneko testuingurua hau izan arren, handik eta hemendik geroz eta gehiago entzuten da oinarrizko errentaz hizketan. RGIren ereduaz harantzago doan errenta unibertsala, indibiduala eta baldintzarik gaekoa da eta munduan hainbat lekutan frogan jarri izan dena. Joseba Zalakain Gizarte Gaien Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendariak eta Angel Elias EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultateko dekanoak eman dizkigute 'Faktoria'n, errenta unibertsalari buruzko xehetasunak eta munduan egin diren saioen emaitzen berri. Aukera hori Euskal Herrirako baliagarria den aztertuko dugu, segidan, Helena Franco eta Beatriz Plaza ekonomialariekin.