1968ko maiatza
Juanjo San Miguel: 'Ustekabeko iraultza izan zen, inork ez zuen espero'
50 urte igaro dira 68ko maiatzaren iraultzatik, Juanjo San Miguelek besteak beste azpimarratu du "iraultza izatera iritsi ez zen errebolta" izan zela eta bereziki ondorio kulturalak utzi zituela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Denboraren makinan atzera egin dugu "Faktoria"n, eta Parisen 1968ko maiatzean izandako mugimendua aztertu dugu. Juanjo San Miguelek azaldu duenez, "ustekabekoa izan zen, inork ez zuen mugimendua espero".
68ko mugimendua ulertzeko, 60ko hamarkadan zegoen testuingurua kontutan izatea oinarrizkoa dela dio, besteak beste, Vietnamek izandako ondorioen eragina, Kubako iraultza edo hippien mugimenduek eragin handia izan zuten, izan ere, gazteek ez zuten une horretan bizi zuten egoera gustuko eta horren aurka egitea erabaki zuten, baina “iraultza izatera iritsi ez zen errebolta” izan zen.
San Miguelen ustez, 68ko iraultzak ez zituen gauzak sakonean aldatu, horregatik ez zen iraultza izan, baina luzera ondorioak izan ditu; boterearekiko jarrera ezberdina, botereak ere agintzeko era aldatu zuen, parte hartze orokor bat ere sustatu zuen, eta horrek ere ondorioak izan ditu, feminismoak eta emakumeen aldarrikapenek ere oihartzuna izan dute orduko mugimenduei esker. "Baloreak hor geratu dira, aportazio kultura izugarria izan da", eragin kulturala eta soziala, eragin politikoa baino handiagoa izan dela ondorioztatu du.