MAX SARIAK
'Bakardadea berdin bizi dugu Euskal Herrian zein Txinan'
'Solitudes' antzezlana arte eszenikoetako MAX sarietarako hautagaia da. Garbiñe Insaustik, lan honen egile eta antzezleak, nazioartean lortu duten arrakastaz hitz egin digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Duela zortzi urte sortu zuten Kulunka antzerki konpainia Garbiñe Insausti eta Jose Daltek. Beraien lanak kontatzerako orduan erabiliko zuten hizkuntza zein izango zen definitzen ari zirela, 'oso modu intuitiboan' maskarak eta keinuak erabiltzeko hautua egin zuten eta Garbiñek 'Faktoria'k kontatu digun bezela, espero zutena baino erantzun hobea jaso dute azken urteetan, bereziki nazioartean. Txinan, esan digu Garbiñek, mila eta bostehun laguneko antzokiak betetzen dituzte eta urtero dituzte emanaldiak Asiako herrialde horretan.
Orain, bira bete betean, Bilboko Campos Eliseos antzokian izango dira asteburuan eta hara eta hona ibiliko dira Sevillan, ekainaren 18an, MAX sarien epaia ezagutu bitartean.