Itxi

Oiartzuarrak Ar Redadegen

'Ar Redadegean gu gure ikurrekin egotea oso hunkigarria izan zen'

Bretainian Euskal Herrian egiten den Korrika ekimena erreferentzia hartuta Ar Redadeg sortu zen duela hamar urte bretoieraren alde egiteko, aurten Oiartzungo talde bat bertan izan da korrika.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Korrika mundu mailan erreferentziazko ekimena da eta horren adibide da Bretainian egiten den Ar Redadeg. Korrikaren formatu berdina du; kilometroak erosten dira, abesti bat dago, lekuko bat dago, mezu bat irakurtzen da eta korri egiteko milaka kilometro daude, eta dena bretoieraren alde. Duela hamar urte egin zen lehenengo aldiz eta aurten bosgarren urtea izan da, eta bertara joan da Oiartzungo talde bat, besteak beste, Josune Cousillas kultura zinegotzia eta Haurtzaro ikastolako irakaslea eta egin duten bilera kontatu digu 'Faktoria'n.

Oiartzun eta Bretainiako Karaez herria duela 25 urtetatik senidetuak daude eta aurten bretoiaren alde korri egitera animatu dira, esan bezala, oiartzuar talde bat, Errenteriako beste talde txiki bat eta Donostiako lau pertsona.

Josunek oso esperientzia polita izan dela esan digu eta ilusioz askorekin egin dutena. Oiartzunen izenan lau kilometro erosi bazituzten ere, guztira 25 kilometro egin dituzte korri euren ikurrin eta banderekin. Errealitate berdintsua bizi duen beste herri batean halako ekimen batean parte hartzea hunkigarria dela esan digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)