Sukaldari dema
Marrubiak
Igor Zalakainek "Marrubi Frijituak" egin dizkigu;Pili Manterolak "Marrubi Epelak".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
MARRUBI FRIJITUAK. Osagaiak: 100gr irin, 3 arraultz, 100gr esne, 40 gr azukre, gatza, brotxeta,olioa.
Prestaketa: 12 bat marrubi, brotxeta modura jarriko ditugu.
2 arraultzen gorringoa eta zuringoa banatu. Ontzi batean irina , arraultz oso bat eta gorringoak ongi nahastu.
Soberan gelditu diren zuringoak azukrearekin nahastu, eta ondoren, aurreko masa eta egin berri duguna , dena nahastu.
Marrubiak ongi garbitu eta gero, masa kremoso honetan bustiko ditugu .
Olio beroan azkenik, frijitu. Igor Zalakainen beroegi ez jatea gomendatzen du.
MARRUBI EPELAK: Osagaiak: Marrubiak, piper beltza, irina, azukrea, likorea, izokina bainillazkoa, laranja eta limoi zukua, gurina.
Prestaketa: Karameloa egiteko, zartagi batean gurin piska bat eta azukrea ipiniko ditugu.
Piper beltza morteroan txikitu eta aurreko masari nahastu. Likore piska bat bota.
Laranja terdiren zumua eta limoi erdi baten zumua nahastu.
Dena bat egiten utzi . Ondoren marrubiak masa honetan salteatu. Pili Manterolak dio, egin berritan jan behar direla.