Itxi

Pili Zabala

'Amedori galdetu nahi nion zergatik egin zuen estatuak herri baten kontra'

Leer en Castellano

Polizia komisarioarekin 2016. urtean eta orain bi aste egindako bi bileren berri eman du Joxi Zabalaren arreba eta Elkarrekin-Podemoseko parlamentarioak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pili Zabalak Jose Amedorekin egindako bi bileren berri eman du gaur. Euskadi Irratiko 'Faktoria'n jakinarazi duenez, orain bi urte egin zuten lehen topaketa Madrilen, prestaketa lan luze baten ondoren etorri zena, eta orain bi aste, bigarrena. "Zure bizitza desegin duen pertsona batekin aurrez aurre, begietara begiratu, eta Joxiren desagerketa behartuak gure etxean zer ekarri zuen kontatzea" inportantea izan zela adierazi du, baina batez ere, galdera bat zuela egiteko: "Zergatik". Zergatik polizia izatetik hiltzaile izatera pasa zen eta zergatik bihurtu zen kriminal estatu demokratiko bat: "Zergatik egin zuen estatuak honela herri baten kontra", esan du.

Damututa agertu zitzaion Amedo Pili Zabalari. "Beti esaten du ETA ez zela existitu behar eta, ezta gutxiago ere, GAL. Beti dio estatu terrorismoa izan zela". Baina bere liburuetan idatzitakoetatik aparte, datu gehiago ez dizkio eman eta froga gehiagorik ere ez: "Jarraituko dut insistitzen eta frogak eskatzen", azaldu du bide horrek argibide berriak ekar ditzakeen esperantzan.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)