Eguneko efemeridea
Piarres Lafitte kazetari, euskaltzain eta ikerlaria sortu zen gaurko egunez
Duela 117 urte sortu zen Luhusoko euskaltzale eta abertzale handia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Piarres Laffite 1901eko maiatzaren 21ean jaio zen Luhusun. 7 urte zituela umezurtz geratuta, euskaraz ez zekien izebak hazi zuen eta Lafitte bera euskara ahaztera iritsi zen. Behin Uztaritzeko monastegian sartuta euskaldundu zen Jean Saint Pierre artzapezkipuak horretara bultzatuta. Eta euskaldundu bazen euskaldundu, euskara eta Euskal Herriari lotu zitzaion.
Daniel Landart euskaltzainak esan digun moduan, abertzaletasunean aitzindaria izan zen Laffite Ipar euskal Herrian. 1932an, Aitzol ezagutu zuen eta, Francoren altxamenduaren ostean, hegoaldeko iheslariei ere laguntza eman zien. 44an naziekin gertutasuna adierazi zuen Euskalduna aldizkaria itxiarazi ostean, beste pentsamolde bateko euskarazko aldizkari bat sortzea pentsatu zuen Laffitek, eta besteak beste Telesforo Monzonen laguntzaz Herria aldizkaria sortu zuen. Oraindik martxan den astekaria.
Euskara zuen ipar orratz, ehunka kazeta lanez gain, gramatika, hiztegigintza eta euskarazko literatura ikertu zituen Laffitek, lan mardula.
1952tik euskaltzain oso, euskara batua sustatu zutenen artean dago Laffite ere. Osasun txarrekoa betidanik, medikuek uste zutenaren kontra 84 urtera arte bizi izan zen… Ziur lanerako gogoak izan zuela horretan zerikusia. Zuzena, baina gizon umoretsua ere bazela gogoratu du Landartek, Laffiten barre algarak gogoan. Piarres Laffite, Euskara eta Euskal Herria bihotzean zituen apez langilea.